XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beste euskalzale jatorra, berriz, bertan izandako maisua degu.

Garaioa`n 31 urte egin ditu erakasle bezela ta orain dala sei urte Oroz Betelu`ra izendatu zuten, bainan emen gelditu da bizitzen.

Berez Aoitz`tarra degu.

Txikitan mezalaguntzaillea izana, gero erriko eresibatzan edo bandan sartu zan ta amasei urtekin txistua bakarrik ikasi zuan.

Aurretik ezpata dantzaria zan.

Emezortzi urtekin euskera ikasteko asmoa sortu zitzaion.

Adiña orrekin Kanpion irakurtzen du.

Gerra ondorean ixildu zaio era bat bere euskal sena.

Noizbeinka txistua jotzera bakarrik mendira joaten zan.

1971 urtearen azaroan Jorge Kortes Izal erretorarengana Oroz Betelu`ra dijoa, euskerazko ikastaldiak eskolan emateko eskatzera.

Erretorak maisu euskalzale onen zuzenbidea ematen dio ta geroztik, Simeon Laurenzek ematen die mutillei egunero euskera ordu erdi bat.

Amalau asi zitzaizkion ta danak bukatu dute ikastaroa.

Gaiñera amar gaztetxo ditu txistua ikasten.

Garralda`ra ere txistua erakastera negu osoan joaten zan.

Irurogei urteko euskalzale jator onek dio, euskal giroa era bat pixten dulako, txistuak garrantzi aundia daukala.

Garaioa`n len etzegon txistua jotzerik eta lau aizesoñujotzalleak sortu zituan.

Gerra aurretik ere saiatu ziran erri ontan euskal giroa zabaltzen.

Euskeraren Adiskideak, 1933 urtean jaialdi bat antolatu zuten euskal aurrei sariak emanaz.

Garaioa erri alaia degu, txukuna ta garbia.

Pixko bat aldapan dago.

Inguruan mendi sendoak ditu, Argibeltz, Iturta, Sanagra, Arpeiku, Nikozelea; Koba Artetxe mendi zulo galanta ba dauka.

Mendiz, Aezkoa`ko erririk aundiena degu.

Basoetatik ontasun aundiak ateratzen dituzte; orrekin mendi bideak, aberen askak, baso ixturak, edateko ura ekartzea ta elizaren eraberritzea egiñak dauzkate.

Elizak, dorre aundia, sendoa du, arrilanduzkoa.

Erromaniko aztarnak ba ditu, batez ere sarrera iru abetxoekin alde bakoitxean.

Barrena amairugarren gizaldikoa dauka.

Baztarretan bi elizatxo ditu arrizko mensuletan irudiekin.

Erretaula nagusia amazazpigarren gizaldikoa, bi erreliebe ta bost irudiekin (...).